Egitaraua azaldu eta horrelako egunek duten garrantzia azpimarratzeaz gain, jende guztiari bertara joateko gonbita egin zien ESAITek. Porrotxek berak nabarmendu zuen euskal selekzioak izatearen garrantzia, «ez tituluak irabazteko, beste nazioetako selekzioekin batera mundu eta gizarte koloretsu bat izateko baizik». Porrotxek berak ere parte hartuko du Oñatin, emanaldi bat eginez, eta lehen aldiz 10.000 metrokoen Euskal Herriko lasterketa irekia ere jokatuko dute.
Selekzioaren egunaz gain, Martxel Toledok beste ekimen baten berri ere eman zuen atzo. «PSEk eta PPk Jaurlaritza hartu zutenetik hainbat ekimen jarri dituzte abian. Espainiako selekzioak Euskal Herrian jokatzearena, Euskal Herrian Espainiako Txapelketak antolatzearena... horren inguruan gure haserrea azaltzeko, Legebiltzarrean ostiralean alderdi politikoek Gobernuari egindako bi galdera egongo dira, eta ondoren alderdiekin batera prentsaurrekoa emango dugu».
Egitaraua
SELEKZIOAREN EGUNA10:30. Ikurrinaren igoera.
11:00. Ekitaldia. Udalareneta ESAITen hitzaldiak.
11:30. Herri lasterketa gaztetxoentzat.
12:30. Porrotx pailazoaren emankizuna.
14:00. Herri bazkaria.
16:30. Herri jokoak gaztetxoentzat.
18:30. Lasterketa. Euskal Herriko I. Txapelketa Irekia.
20:00. Erromeria, Trikizio taldearekin.