txirriNDULARITZA

Euskaltel-Euskadik zazpi txirrindulari atzerritar fitxatuko ditu

Jure Kocjan, Juan Jose Lobato, Ricardo Mestre, Steffen Radochla, Andre Schulze, Alexender Sereibrakov eta Robert Vrecer dira zazpiak, 'Biciclismo.com'-ek dioenez. World Tourrean jarraitzeko taldeak ziklisten puntuak behar ditu.

2012ko urriaren 20a
11:40
Entzun

Biciclismo.com-ek aurreratu duenez, Euskaltel-Euskadik zazpi txirrindulari atzerritar fitxatuko ditu datorren denboraldirako. Hauek: Jure Kocjan (Team Type 1 taldekoa), Juan Jose Lobato (Andalucia), Ricardo Mestre (Carmin-Prio), Steffen Radochla (Team NSP-Ghost), Andre Schulze (Team NetApp), Alexender Sereibrakov (Team Type 1) eta Robert Vrecer (Vorarlberg).

Euskaltel-Euskadik, World Tourrean jarraitzeko eta, ondorioz, Frantziako itzulian-eta parte hartzeko, bere ziklisten ahal den puntu gehien behar ditu, eta politika aldatzea erabaki du. Kasu, txirrindulari moduan etxean egin gabeko atzerritarrak fitxatzen hasiko da.

Markel Irizar, Beñat Intxausti, David Lopez, Jonathan Castroviejo, Haimar Zubeldia, Iker Camaño eta Koldo Fernandez de Larrea Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiek taldeak hartutako norabide berriari kritika egin zioten duela hilabete, idatzi baten bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.