TXIRRINDULARITZA

Euskaltel-Euskadiko masajista Rufino Murgia hil da, izandako istriputik ezin osatuta

Taldeko autobus bat gidatzen ari zela, kamioi bat jo zuen ostegunean.

2013ko ekainaren 24a
15:49
Entzun

Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeko masajista Rufino Murgia hil zen atzo goizaldean, ostegunean izandako istripu baten ondorioz. 

Joan den ostegunean taldeko autobusetako bat gidatzen ari zela izan zuen ezbeharra Murgiak Villalbillan (Espainia), eta larri zauritu zen. Taldeko hainbat material zeramatzan autobusean, Espainiako txapelketetan parte hartzeko. Ostegunaz geroztik Murgiak ez zuen hobera egin.

Kamioi batekin egin zuen talka autobusak. Polizia ikertzen ari da zer dela-eta gertatu zen istripua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.