Euskal selekzioaren Eguberrietako futbol partida aurten jokatuko den edo ez erabaki gabe dago oraindik, baina ESAITek jakinarazi duenez, eurek dakitenaren arabera aurten ere ez da jokatuko. Euskadiko Futbol Federazioa eta jokalariak ari dira partidaren inguruko negoziaketan, eta ESAITek garbi utzi nahi izan du erabakia jokalariena dela, eta eurek erabakiko dutela.
Jokalariak, ordea, ofizialtasunaren alde behin eta berriz agertu direla gaineratu du, eta ESAIT jokalariekin dagoela. Bide batez, Santiago Arostegi EAEko federazioko presidenteak ez duela ESAITekin bildu nahi esan dute, eta alderdien artean gaiari heldu eta estrategiak definitzeko mahaia osatzea eskatu dute.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Futbol Federazioak ofizialtasunaren bidean urratsik egiteko borondaterik ez dutela ere salatu du, eta Espainiako selekzioari "alfonbra gorria" jartzen ari zaizkiola gaineratu du, "euskal selekzioari ateak ixten dizkion bitartean". Horren adibide jarri ditu Euskal Herrian Espainiako selekzioek geroz eta gehiago jokatzea, Espainiako Vuelta datorren urtean Euskal Herrian sartzea eta Euskaltel-Euskadiren autobusean Espainiako banderak paratzea.
Ezkor
Guzti horregatik 2007an ofizialtasunaren alde pankarta handi batekin San Mameseko futbol zelaian atera zen argazkia ez dela errepikatuko adierazi dute ESAITeko arduradunek. Ordukoa bezalakorik ez dela izango esan dute, eta gogoratu dute orduko horretan 25.000 pertsonak hartu zutela parte ofizialtasunaren aldeko manifestazioan.
KIROLA
Eusko Jaurlaritza Espainiako Federazioari "alfonbra gorria" jartzen ari zaiola salatu du ESAITek
EAEko Futbol Federazioaren eta jokalarien arteko negoziazioez ezer ez dakiela esan du ofizialtasunaren aldeko iritzi taldeak, baina, euren datuen arabera, ez dela jokatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu