Espainiako futbol selekzioak 0-1 galdu du Hondurasen aurka eta D taldetik kanpo geratu da, Marokori irabazten badio ere. Espainia kalera, eta, ondorioz, baita Javi Martinez, Iker Muniain, Ander Herrera, Cesar Azpilikueta eta Iñigo Martinez euskal herritarrak ere. Bengstonek 7. minutuan sartu du Hondurasen gola.
Espainiak 24 jaurtiketa egin ditu atera, baina ez du golik sartzea lortu. Ondorioz, sailkatzeko aukerak galdu ditu nahiz eta beste partida bat geratu jokatzeko. Espainiako futbol selekzioak ez da ongi ibili lehenengo zatian; Hondurasek emaitzari eusten asmatu du eta Espainiak ez ditu bigarren zatiko aukerak baliatu.
Muniainek eta Javi Martinezek hasieratik jokatu dute; Ander Herrera bigarren zatian sartu da, Kokeren ordez, eta taldearen jokoan nabaritu da. D taldeko beste partidan, Japoniak Marokori irabazio dio (1-0) eta taldeko liderra da sei punturekin. Hondurasek 4 ditu, Marokok bat, eta Espainiak bakar bat ere ez.
Bestalde, 26-21 irabazi du Espainiako eskubaloi selekzioak Serbiaren aurka, hiru euskal kirolari tartean direla.