CADIZ 0-2 OSASUNA

Ezin hobeto hasi da Osasuna

Talde gorritxoak irabazi egin du Cadizen, partida oso serioa jokatuta. Adrianek eta Ruben Garciak sartu dituzte partidako bi golak 

Adrian Lopez, lehen gola sartzear. OSASUNA
Julen Etxeberria.
2020ko irailaren 12a
22:57
Entzun

Denboraldi berri bati ekin dio Osasunak, baina aurrekoaren sentipen berberak ditu, eta zorionez, oso onak dira. Duela urtebete egin bezala, Iruñeko taldeak irabazi egin du denboraldiko lehen partida, eta orduan egin bezala, etxetik kanpo egin du: 0-2 irabazi du gaur Cadizen (Espainia). Aurreko sasoikoak aintzat hartuta, Osasunak lau jardunaldi daramatza galdu gabe, eta horietatik hirutan nagusitu da. Horrek agerian uzten du une gozoan dela aspalditik.

Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak partida serioa jokatu du, Cadiz baino gehiago izan da, eta merezita eskuratu ditu hiru puntuak. Hamar minutu eskas behar izan ditu garaipena bideratzen hasteko. Cadizek baloi bat galdu du zelai erdian, Oierrek jaso du, pase neurtua eman dio Adriani, eta hark bikain bukatu du jokaldia.

Minutu asko falta ziren jokatzeko, eta Cadiz saiatu da berdintzen, baina hortxe azaldu da Sergio Herrera, ahalegin oro zapuzteko. Eta etxekoak gehien estutzen ari zirenean sartu du bigarren gola Osasunak, Ruben Garciak, 79. minutuan, area barruan modu ikusgarrian errematatuta. Kito partida. Garaipena gorritxoentzat, Chimy Avilari eskainia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.