Gaur zen hastekoa Mundakan (Bizkaia) Munduko Txapelketako (WCT) azken-aurreko proba, baina olaturik ez dabil eta ezin izan diote ekin. Surflariak biharko deitu dituzte, goizeko zortzietarako. Urriaren 12ra bitartean ariko dira bertan.
Txapelketa zirraragarria izango dela ematen du: zortzi aldiz munduko txapeldun izandakoak -Kelly Slater estatubatuarrak-, aukera izango du marka historikoa jartzeko nazioarteko surf lehiaketetan; alegia, bederatzigarren txapela irabazteko. Orain 36 urte ditu, eta gaur egun ia garaiezina da; nahikoa du bederatzigarren egitea bederatzigarren txapela irabazteko. .
Slaterrek berak esana zuen, beste surflari profesional batzuek bezala, ez zela egokia Mundakako probarako aukeratutako garaia. Orain dela urte batzuk, Mundakan irabazi zuenean, esan zuen "munduko olaturik onenetako bat" dela, baina aurten Australian ez du esker onik agertu eta ez du gogora ekarri hemen pasatutako garai hori.
Surfa
Ezin izan dute Mundakako proba hasi, olaturik ez dagoelako
WCT Munduko Surf Txapelketako azken-aurreko proba jokatzekoa da. Bihar goizerako deitu dituzte surflariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu