Binakako txapelketa

Ezkurdia-Martija bikoteak lortu du txapelketako lehen garaipena

Ezkurdia eta Martijak 22 -17 garaitu zuten atzo Altuna III.ak eta Ladis Galarzak osatutako bikotea.

jarraia174169.jpg
Iosu Alberdi.
2019ko azaroaren 23a
10:35
Entzun

Azkoitian eman zitzaion atzo hasiera eskupilotako binakako txapelketari. Bost egun geroago, aurrez aurre ziren berriz ere lau eta erdiko txapelketako bi finalistak. Ezkurdiak, oraingoan Martija lagun zuela, Altuna III.a garaitu zuen berriz ere. Ladis Galarzaren laguntza ez zen nahikoa izan Jokin Altunak igandeko zapore garrantza kentzeko.

Aurrelariek, aurreko astean erakutsi bezala, duten defentsaren erakustaldi bat egin zuten Gurea frontoian. Altuna III.ak Ezkurdiak ateratako 22 sakeetatik hamasei erantzun zituen airez. Partida hasiera bikote urdinarena izan zen, 0-4 nagusi hasita. Gorriak, ordea, berehala gerturatu ziren, 5-7 lehenik, eta 9-11 ondoren. Hortik aurrera, ez Ezkurdiak, ez Martijak, ez zuten huts bakar bat ere egin, eta 12-11 aurreratu ziren lehen aldiz. Partidu orekatua izan zen, hamalauan berdindu zuten arte. Ladisek hiru pilotakada huts egin zituen lau tantoan, eta gorriek garaipenerako bidea hartu zuten. Markagailuan 13-14 galtzen joatetik, 20-14 irabaztera igaro ziren Ezkurdia eta Martija. Atzean fin ibili zen Etxeberriko (Nafarroa) atzelaria, eta 21-15 jarritakoan, partida erabakita geratu zen. Hortik 22-17ra. Txapelketako lehen garaipena Ezkurdia-Martija bikotearentzat, beraz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.