Pilota

Ezkurdiak eta Mariezkurrenak irabazi dute Caixabank Mastersa

22-15 nagusitu zaizkio Altuna III.ari eta Imazi. Markagailuari buelta eman diote zazpi tanto jarraian eginda.

Partidaren une bat. JESUS DIGES / EFE
2022ko urriaren 3a
08:38
Entzun

Gakoak izan dira gakoa, partidaren hasieran, Ezkurdia eta Altunaren arteko lehian. Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu da Caixabank Mastersaren finala, eta bikote nafarra nagusitu da, 22-15.

2.500 ikusle bildu dira partida ikusteko. Asier Martinez atletak egin du ohorezko sakea. Municheko Europako Txapelketan lorturiko urrearengatik omenaldia egin diote horren bidez.

Mariezkurrenak estu lotu du Imaz atzean, pilotakada gogorren bidez. Horrek eragin du partida hasieran tanto luzeekin jokatzea, eta, ondorioz, inork ez du lortu aurreratzea markagailuan. Hiru punturen aldea izan zen tarterik handiena, 7-4 gorrien alde.

Ezkurdiak ere kontrolpean eduki du Altuna aurrealdean, baina hura arin ibili da. Ezkurdia izendatu dute gero finaleko pilotaririk hoberena.

Atsedenaldira 12-9 joan dira pilotariak, eta bigarren zati estua espero zen. Baina nafarrek zazpi tanto egin dituzte segidan, eta horrek eman die garaipena.

Horren aurretik, Etxeberriak eta Martijak irabazi dute erakustaldi partida, Artola eta Arangurenen aurrean. Bi bikoteak oso berdinduta ibili dira ordea, eta, azkenean, bi punturen aldea besterik ez da egon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.