Ezkurra eta Olazar Juaristiren eta Lizasoren aurka, Azysa torneoko lehen partidan

Imanol txapeldun ohia faborito garbia da gaur, Aierberen aurkako buruz buruko pala txapelketako lehian

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Azysa torneoa, binakako erremonte txapelketa, gaur hasiko da Galarretan (16:00), Koteto Ezkurrak eta Patxi Olazarrek Jon Juaristiren eta Iñaki Lizasoren aurka jokatuko duten partidarekin. A multzoko sailkatze faseko lehen norgehiagoka izango da, eta ez du faborito garbirik. Bi bikoteak oso orekatuta daude, eta behin bakarrik jokatu dute elkarren aurka. Aurrekari hori duela hamazazpi egun jokatu zen, eta Juaristik eta Lizasok 40-34 irabazi zuten. Irabazleek gaur zortzi jokatuko dute bigarren partida, Urtasun eta San Miguelen aurka.

Bestalde, gaur ere buruz buruko munduko pala txapelketako partida jokatuko da Bilboko Club Deportivon (17:00). Imanol Ibañez faborito garbia izango da Mikel Aierberen aurkako kanporaketan. Eguneko jaialdi bitxia, berriz, Urruñan jokatuko da (17:30), Waltaryk eta Ezkurra II.a ezker paretan ikusteko aukera egongo baita. Buruz buruko trinketeko bi finalistak Ezkurra I.aren, Agirreren eta Lazkanoren aurka ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.