Ezkurrak sakeari esker irabazi du Orona torneoa San Miguelen kontra (30-26)

jon eskudero
2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Koteto Ezkurrak oso ongi jokatueta Orona torneoa irabazi zuen atzo Julen San Miguelen kontra, Hernaniko Galarretan. Sakea ezin hobeto baliatu zuen Doneztebeko aurrelariak, hamar tanto lortu baitzituen lehen pilotakadarekin. Pilotengatik kexa agertu zen Ezkurra partida aurretik, Ā«motelakĀ» zirela baitzioen, eta, horregatik, taktika aldatu zuen. Harro eta goitik egin zituen sakeak, eta bete-betean asmatu zuen.

Neurketa orekatua izan zen, partida osoan parean ibili ziren biak, baina azken txanpan gehiago asmatu zuen txapeldunak. San Miguelek Casino Kursaaleko finaleko arantza atera ezinik jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.