Osasunak Santi Ezquerro fitxatu du. Aurrelari espainiarrak nafarrekin jokatuko du datozen bi denboraldietan, eta klubak beste urtebetez luzatzeko aukera izango du akordioa 2010ean. Nafarrek ez dute sosik ordaindu fitxaketa gauzatzeko, talderik gabe zegoelako Ezquerro, Bartzelonarekin zuen kontratua amaituta. Hamar milioi euroko etete-klausula edukiko du.
Etxera itzuliko da, hortaz, aurrelaria. Izan ere, Osasunan ekin zion futbolari ibilbideari, harrobitik igaro eta gero. Bi urtez goiko taldean jokatu eta gero, Atletico Madrilen, Mallorkan, Athleticen eta Bartzelonan jokatu du. Hogeita bederatzi urte dauzka, eta 77 gol sartu ditu orain arte.