Faboritoak

2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun

Samuel Sanchez



(Euskaltel-Euskadi)

Motibazioa sobera dauka, gaitasuna ere bai, talde indartsua dauka, eta koska bakoitza ondo ezagutzen du. Huts handia egin zuen iaz, lehen etapan aukera guztiak galduta, eta arantza atera nahiko du. Atzo Indurain Sari Nagusia irabazi zuen eta bosgarren izan zen Paris-Nizan. Oso sasoi onean dago.

Andreas Kloeden



(RadioShack)

Gaztetu egin da alemaniarra. 2000. urtean irabazi zuen Euskal Herriko Itzulia, eta faboritoen zerrendan goiko muturrean ageri da berriz ere. Itzuliko talderik indartsuenetakoa dauka. Beste bi faborito argi izango ditu ondoan, eta Paris-Nizan etapa bat eta Nazioarteko Kriteriumean beste bat irabazita dator.

Chris Horner



(RadioShack)

Iazko garailea eta askoren ustez are sasoi hobean iritsiko dena. 40 urte beteko ditu urrian, baina ibilbidea aproposa da harentzat. Sasoi onean dago, Kataluniako Volta irabazteko lehian sartuta egon delako. Laugarren amaitu zuen. Herren eginez gero, lan bikaina egingo du Kloeden edo Leipheimerren alde.

Tony Martin



(HTC-Highroad)

Algarveko Itzulia eta Paris-Niza irabazi ditu denboraldi honetan, eta sasoi bikainean iritsi da Euskal Herriko Itzulira. Mendate gogor-gogorretan sufritu egiten du, baina erraz antzean utzi beharko lituzke atzean Euskal Herriko mendateak. Azken erlojupekora bizirik iristen bada, berea izango du itzulia.

Frank Schleck



(Leopard-Trek)

Nazioarteko Kriteriuma irabazi berri du, eta aurkezpen txartel bikaina da hori, itzuli hartan ere mendiko etapa bat eta erlojupeko bat daudelako. Anaia ondoan duela, Leopard taldeak bizitu dezake itzulia. Azken erlojupekoan egin dezake herren, 24 kilometro asko direlako. Baina hobera egin du hor ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.