PILOTA

Faboritorik ez finalerako

Apustuak parean irtengo dira, eta Bengoetxea-Untoriak esan dutenez, aurkarien pilota bat biziegia da.

Finalistak, pilota aukeraketan. ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko apirilaren 23a
14:33
Entzun

Binakako finalean ez da faboritorik izango, ez behintzat apustuzaleentzat. Parean irtengo dira, eta ezustekoa da horI, finalisten arteko ligaxkako partidan Bengoetxeak eta Untoriak 22-9 irabazi zutelako. Dena den, partida gerturatu ahala litekeena da urdinen aldeko joera izatea.

Pilota aukeraketa gaur egin da, eta ez da arazorik egon. Berasaluze-Zubietak biziagoak aukeratu dituztem eta Bengoetxea VI.a-Untoriak motelxeagoak. Ez da eztabaidarik egon, Bengoetxea eta Untoriari aurkarien pilota bat "biziegia" iruditu zaien arren. Era berean Zubietak pilotakada on batzuk jo ditu, eta esan duenez eskuek hobera egin diote azken astean: "Ez ditut txapelketan bezain ondo, baina finalerdietako azken partidan baino hobeto. Hasi behintzat ondo hasiko dut partida", zehaztu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.