txirrindularitza

Farrar garaile Giroan

2010eko maiatzaren 18a
17:27
Entzun 00:00:0000:00:00
Tyler Farrarek (Garmin) irabazi du gaur 93. Italiako Giroko hamargarren etapa -Avellino-Bitonto, 230 kilometro-, esprintean. Fabio Sabatini (Liquigas) eta Julian Dean (Garmin) izan dira bigarren eta hirugarren. Aurtengo Giroko bigarren garaipena du Farrarek.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez dago aldaketarik. Aleksandr Vinokurovek segitzen du lider. Cadel Evans dago bigarren, 1.12ra.

Bihar korrituko dute hamaikagarren etapa: Lucera-L'Aquila (262 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat eta bigarren mailako bi mendate izango dituzte -azkena, helmugatik 45 kilometrora-.

Maiatzaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.