Federico Martin Aranburu hil dute tiroz, Parisen
ERRUGBIA. Miarritzeko jokalari ohia hil egin zuten atzo goizaldean Parisen. Aurretik liskarra izan zuen bi pertsonarekin, eta, banandu bazituzten ere, auto batean itzuli eta hil egin zuten Argentinakoa. Lapurdiko klubean administrazio kontseiluko kide izan zen. Bi sasoitan jokatu zuen bertan (2004tik 2006ra). 42 urte zituen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu