saskibaloia

Festa Gasteizen

Harrera beroa egin diote milaka zaleek ACB Ligako txapeldunari

2010eko ekainaren 17a
22:27
Entzun 00:00:0000:00:00
Milaka zaleek Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza bete dute Caja Laboral Baskoniari harrera egiteko. 20:30tan heldu dira jokalariak autobusez plazara.

Jokalariek Ama Birjinari eskaini diote titulua, eta balkoira igo dira zaleak agurtzeko. Banan bana hartu dute denek mikrofonoa, eta hitz egin dutenen artean, Tiago Splitterren esanek bereganatu dute arretarik handiena. Udan Baskonia utzi eta NBAra joango dela diote denek, baina Splitterrek ez du erabakiaren berri eman.

Herenegun ACB Ligako hirugarren titulua eskuratu zuen Baskoniak, finalean ustekabea eman eta Bartzelona 3-0 mendean hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.