Bere lehen Kontxako Bandera irabazi zuen atzo Urdaibai Bermeoko ontziak Donostian, eta arratsetik aurrera festa handia izan da han, taldeko kideak banderarekin iritsi zirenean. "Pozik" agertu ziren Urdaibaikoak eta, aurtengo sekretuari buruz galdetuta, Iker Zabala arraunlari bermeotarrak azaldu du "oso entrenatzaile ona eta haregaz batera oso arraunlari onak" ekarri izana izan dela batetik, eta "gosea" bestetik.
Zabalak bart zioenez, inoiz ez du ikusi Bermeoko Goiko Plaza hain beteta ikusi. "Gogoa egon da Kontxa irabazteko; astean zehar herritarrek gelditu egiten ginduten, 'mutil, animo' esateko, eta benetan merezi zuen herriari era horretako poztasuna emateak. Hiru liga irabazi ditugu, laugarrena bidean dago, baina beti esaten zuen jendeak Kontxa falta zela; aurrerantzean beti agertuko da palmaresean Urdaibai Kontxako txapelduna izan zela 2010. urtean".
Jose Manuel Francisco entrenatzaileak joan den astea "oso gogorra" izan zela ekarri du gogora. Hala ere, "ilusioagaz" Kontxa eskuratzea lortu dutela adierazi du.
Gizonezkon ohorezko txanda atzo Oriok irabazi zuen, eta sailkapen nagusian bigarren geratu da.
Emakumezkoetan, Galizia garaile.
GIZONEZKOAK
Atzoko jardunaldia
1. Orio 19.28,16.
2. Urdaibai 19.36,18.
3. Kaiku 19.49,38.
4. San Juan 19.52,44.
5. Hondarribia 20.03,48.
6. Astillero 20.05,26.
7. Pedreña 20.20,16.
8. Donostiarra 20.46,40.
Sailkapen nagusia
1. Urdaibai 38.50,26.
2. Orio 8,80ra.
3. Kaiku 11,78ra.
4. San Juan 24,82ra.
5. Astillero 47,90era.
6. Hondarribia 47,98ra.
7. Pedreña 1.01,08ra.
8. Donostiarra 2.16,66ra.
EMAKUMEZKOAK
1. Galizia 11.11,32.
2. Getaria-Tolosa 11.28,66.
3. Zumaia 11.31,60.
4. Bizkaia 11.47,00.
Kontxako Bandera
Festa handia Bermeon
Urdaibaik Kontxako Bandera irabazi du lehen aldiz, eta herritarrek harrera beroa egin diote. Emakumezkoetan Galizia irabazle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu