Osasunako presidenteak egindako proposamena onartuta, Espainiako Ligako azken jardunaldia eta aurretik atzeratutako partida egun hauetan jokatuko dira:
Maiatzak 13: Sevilla-Barcelona (34. jardunaldia) eta Alaves-Deportivo, Espanyol-Reala, Cadiz-Malaga, Celta-Getafe, Mallorca-Zaragoza, Atletico Madril-Betis eta Vila-real-Racing (38. jardunaldia).
Maiatzak 16: Osasuna-Valentzia eta Sevilla-Real Madril (38. jardunaldia).
Maiatzak 20: Athletic-Bartzelona (38. jardunaldia).
34. jardunaldian Sevilla-Baratzelona partida euriagatik atzeratu zen, eta bi talde horiek Europako txapelketetako finalak jokatzeko sailkatu direnez, arazoak izan ditu FLPk egutegia moldatzeko. Azkenenan Liga hilaren 14 baino geroago jokatzeko baimena eskatu behar izan zuen. Orduak oraindik zehaztu gabe daude.
Futbola