10 metro pistola

Finalean seigarren geratu da Pablo Carrera

Brontzezko dominatik bi puntura geratu da. "Pozik nago, helburua finalean egotea baitzen".

2012ko uztailaren 28a
00:18
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pablo Carrera (Bilbo, 1986) 10 metro pistolako finalean seigarren geratu da, arratsaldean. 683,3 puntu batu ditu. Finalera sailkatzeko saioan laugarren izan da.

Jin Jongoh-k (Hego Korea) irabazi du urrezko domina, 688,2 punturekin. Zilarrezkoa Luca Testonirentzat (Italia) izan da, 685,8 puntu eskuratuta. Brontzezkoa, Andrija Zlatic-entzat (Serbia), 685,2rekin.

"Pozik nago emaitzarekin, helburua finalean egotea baitzen", esan du Carrerak. "Egongo dira aukera gehiago".

Europako egungo txapelduna da modalitate horretan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA