NBA

Finaleko aurrena, Lakersentzat

102-89 irabazi dio bart Bostoni. Artest, Bryant eta Gasol erabakigarriak izan dira.

2010eko ekainaren 4a
22:17
Entzun
Los Angeles Lakers egungo txapeldunak irabazi du bart NBAko finaleko lehen partida: 102-89 hartu du mendean Boston Celtics. Lau partida irabaztera da.

Ron Artest, Kobe Bryant eta Pau Gasolen jokoa erabakigarria izan da Lakers nagusi izateko: Artestek defentsa ona egin dio Paul Pierce Bostoneko izarrari -azkeneko laurdenera 11 punturekin soilik heldu da, Lakersek garaipena eskuan zuela (84-64)-, Bryantek 30 puntu egin ditu, eta Gasolek 23 puntu eta 14 erreboteko marka.

Euskal Herriko astelehen goizeko ordubietan izango da bigarren partida.

Los Angeles Lakers 102. (26+24+34+18): Fisher (9), Bryant (30), Artest (15), Gasol (23), Bynum (10); Odom (5), Brown (6), Walton, Vujacic, Farmar (4).

Boston Celtics 89. (21+20+23+25): Rondo (13), Ray Allen (12), Pierce (24), Garnett (16), Perkins (8); Tony Allen (4), Davis (3), Wallace (9), Finely, Robinson.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.