Bukatzen ari da teniseko denboraldiko lehen torneo handia, Australiako Irekia, eta finalerdiak zehaztuta daude. Gizonezkoetan, Novak Djokovicek gaur 6-0, 6-3 eta 7-5 irabazi dio David Ferrerri bart, eta Roger Federerren kontra jokatuko du finalerdia (hau gaur 7-5, 7-6 eta 6-4 gailendu zaio James Blakeri). Bestea zehaztuta dago: Rafael Nadal-Jo Wilfried Tsonga.
Emakumezkoetan, bart Daniela Hantutxovak 6-2 eta 6-2 hartu du mendean Agnieszka Radwanska, Ana Ivanovicek 7-6 eta 6-4 Venus Williams, eta elkarren kontra ariko dira finalerdietan. Bestean: Maria Sharapova eta Jelena Jankovic.
Tenisa
Finalerdiak zehaztuta daude Australiako Irekian
Gizonezkoetan Djokovic-Federer eta Nadal-Tsonga jokatuko dira, eta emakumezkoetan Hantutxova-Ivanovic eta Sharapova-Jankovic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu