Flandriako Tourra jokatuko da gaur, Cancellara eta Boonen gabe
Hiruna garaipenekin, denbora askoan Flandriako Tourra euren eginda eduki dute Fabian Cancellarak (Trek) eta Tom Boonenek (Etixx). Baina, erorketen eraginez, etxetik ikusi beharko dute biek sasoiko bigarren monumentua. Bi faborito nagusiak etxean direla, inoiz baino parekatuagoa espero da lehia. Brujastik Oudenaardera (264,9 kilometro), hemeretzi muino igo beharko dituzte txirrindulariek. Tiegemberg eta Berendries dira berritasunak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu