RALLYA

Ford Focusak nagusi Korsikako Rallyko lehen jardunaldian

Erredakzioa
Donostia
2004ko urriaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Francois Duval belgikarra nagusitu zen atzo Korsikako rallyko lehen etapan. Ford Focuseko gidarientzat egun ona izan zen, bigarren sailkatua ere etxe bereko gidaria izan baitzen. Irabazlearengandik 15 segundora sailkatu zen Markko Martin.

Citroen etxeak ere asko du irabazteko, ordea, Sebastien Loebek Munduko Txapelketa irabazi nahi baitu. Laugarren postuan bukatzea nahikoa du frantziarrak, eta ondo hasi du proba, atzo hirugarren sailkatu baitzen, Duvalengandik minutu erdira. Atzetik bere taldekide Carlos Sainz sailkatu zen, gainera; honek beste 20 segundoko atzerapena du sailkapen nagusian.Borroka gogorra izan zuten laurek, Loebek lehen eta hirugarren luzeetan nagusitzea lortu baitzuen. Ederki jarri zaizkio gauzak frantziarrari, lehen etapa bukatu ondoren sailkapen nagusiko bigarren sailkatu Peter Solberg zazpigarren postuan baitago, bi minutuko atzerapenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.