txirrindularitza

Frank Vandenbrouckeren heriotzak jota utzi du Belgika

2009ko urriaren 13a
12:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Frank Vandenbroucke 34 urteko txirrindulari belgikarra hilda topatu zuten atzo Senegalgo hotel bateko logelan, eta ordutik Belgika txirrindulari mirariaren heriotza ezin sinestu dago. Vandenbroucke oporretan zegoen, eta lehen azterketen arabera biriketako enbolia baten ondorioz hil zen. Denboraldi honetan txirrindularitza utzi zuen.

1993. urtetik profesionalen mailan zegoen Vandenbroucke eta guztira 54 lasterketa irabazi zituen. Hasierako urteetan mundu mailako txirrindularitzako esperantza gaztea izan zen, adituen arabera.

Hala ere, dopatze kasuetan murgilduta egon zen txirrindularia, liburu bat ere idatzi zuen drogekin izan zuen esperientzia kontatuz. 2007. urtean bere buruaz beste egiten saiatu zen, haren psikologoaren ustez, belaunean zeukan lesioa izan zen bizia kendu nahi izateko arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.