Frantzia finalerdietan ariko da Europako Txapelketan

Erredakzioa
2008ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Frantzia izan da finalerdietarako txartela lortu duen lehen selekzioa Norvegian, Europako Eskubaloi Txapelketan. Egungo Europako txapeldunek 23-26 irabazi zioten atzo Alemaniari, eta dominak lortzeko lehian izateko sailkapena lortu zuten. Fernandezen, Karabaticen eta Narcisseren lana erabakigarria izan zen, hogei gol sartu baitzituzten hiruren artean. Alemaniak, berriz, badu oraindik sailkatzeko aukera; baina, horretarako, Suediari irabazi behar dio gaur. Aukerarik ez duena Espainia da. Europako txapeldunordeek 26-27 galdu zuten Suediaren aurka, eta finalerdietik kanpo geratu dira.

Bigarren multzoan, Kroaziak eta Danimarkak ez zuten huts egin, eta nagusitasunez lortu zuten garaipena Montenegroren eta Poloniaren aurka. Kroaziarrek 34-26 irabazi zieten montenegrotarrei, eta danimarkarrek 26-36 poloniarrei. Bi selekzioren eta Norvegiaren artean erabakiko da zein bi talde sailkatuko diren finalerdietarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.