Fuenlabradak mailari euts diezaioke gaur bertan, Baskonia menderatuta

Arabarrek Real Madril estutzen jarraitu nahi dute, maiatzaren 1eko elkarren aurkako partidari begira (19:30)

Andoni Urbistondo.
2010eko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Fuenlabrada oso plaza gaiztoa da Baskoniarentzat. 11 aldiz jokatu du han, eta seitan galdu. Bartzelona, Real Madril eta Joventuten aurka bakarrik du estatistika txarragoa Gasteizko taldeak. Fuenlabradak gaur bertan lor dezake mailari eusteko helburua. Geratzen diren bost partidak galduta ere ez lirateke jaitsiko, baina bakoitzak berea egitea onena. Baskoniak, berriz, Real Madril estutzen jarraitu nahi du, sailkapeneko bigarren postua lortzeko lehian. Bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute Madrilen, maiatzaren lehen egunean, eta egun horretara bien balantzea berbera izatea da arabarren asmoa.

ACB ligan neurri onena ematen ari diren bi jokalarik neurtuko dituzte indarrak elkarren aurka. Biak ezberdinak dira oso. Gerald Fitch saskiratzaile petoa da, eskolta postuan jokatzen du. Tiago Splitter, aldiz, ligako pibot onenetakoa da. Brasildarra da jokalari baloratuena, eta lan handia egin beharko du gaur, Barac eta Eliyahu min hartuta baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.