Ronaldo min hartuta dago, eta gaur ez omen du jokatuko. Iraola lasaiago egongo da. Ronaldoren jokoak islatzen du, hain zuzen, Real Madrilen egungo egoera. Badirudi ez duela ezer egiten, baina sekula ez du barkatzen.
Ez duzue asti handirik izan, baina aldatu duzue txipa?
Vienara egindako bidaia arraroa izan zen, baina orain Real Madrilen aurkako partida duguburuan. Konfiantzarekin goaz.
Prest, beraz.
Taldea ohitu egin da bidaiatzera.
Zuek prest, eta Real Madril ere bai. Luxemburgo entrenatzailearekin partida guztiak irabazi ditu Ligan.
Oso zaila da horrelako emaitzak lortzea. Sarri askotan esaten da ez duela ondo jokatzen, baina emaitzak hor daude. Konfiantza handia dute entrenatzailearengan eta eurengan. Ondo daude.
Nola egin behar zaio aurre?
Ez da erraza. Aurrera egin, akatsik ez egin eta aukerak ez galdu.
Espainiako Ligan akatsak garesti ateratzen dira; Real Madril aurrean izanda, zer esanik ez. Athleticek hobetu beharra dauka.
Adi zelairatu behar dugu. Kontuz ibili beharko dugu, erasoan sekulako jokalariak dituztelako. Ronaldok ez omen du jokatuko, baina bere lekuan Owen zelairatuko da. Zer esango dizut nik, bada.
Real Madriletik zein jokalari aukeratuko zenuke?
Ronaldo. Aurreko sasoian sekulako partida egin genuen, eta berak bakarrik irabazi zigun.
Ona jokatzen ari zarete aspaldian, baina puntu gutxi irabazi duzue. UEFA Koparako postuak badoaz.
Taldeak garaipen handi bat behar du. Lehen itzulian, Ligako lehen garaipena Real Madrilen aurka lortu genuen. Konfiantza eman zigun, eta ea oraingoan errepikatzen den.
FUTBOLA. ATHLETIC. ANDONI IRAOLA. ATHLETICEKO ERDILARIA. «Ronaldok berak bakarrik irabazi zigun aurreko sasoian»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu