Helmut Senekowitch Athleticeko entrenatzaile ohia bisitari izan zuen atzo taldeak, Vienan. Seneka ezizenarekin ezaguna zenak 1979-1980 eta 1980-1981 denboraldietan zuzendu zuen Athletic. Aurretik Austriako selekzioa zuzendu zuen. Bilbon egin zuen lehen denboraldian zazpigarren amaitu zuen Athleticek Espainiako Liga; bigarrengoan, Real Madrilen aurka 7-1 galdu ostean, Iñaki Saezek ordezkatu zuen Senekowitch.