FUTBOLA. Eibar da Bigarren Mailako liderra, Terrassari 1-0 irabazi ondoren

Erredakzioa
2004ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eibarrek beste astebetez luzatu du bizi duen une eztiari, atzo Terrassa 1-0 menderatu ondoren. Eibar taldea da orain bigarren mailako liderra, hiru partida jarraian irabazi ondoren, eta bost galdu gabe pasatu ondoren. Lehen minutuetan bazirudien Terrassak bolada horri amaiera emateko aukerak izango zituela, bi taldeen arteko parekotasuna handia izan baitzen.

Joseba Llorentek gola sartu zuen, ordea, artean goiz zela, eta horrek partida puskatu egin zuen. Area paretik buruz errematatu zuen, Silva ez zen ondo irten, eta, baloia urrundu beharrean, Llorenteren beraren aurpegia topatu zuen. Baloia barruan zen ordurako. Gol horrekin Bigarren Mailako goleatzaile onena da Eibarko jokalaria, beraz, golak merezi izan zuen kolpea.Bigarren zatian saiatu ziren saiatu kataluniarrak, baina ez zuten gol aukera garbirik izan, eta Eibarrek Ipuruan seigarren garaipena lortu zuen jarraian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.