FUTBOLA. EIBAR. Kike Mateok partida amaieran sartutako golari esker, Eibarrek 0-1 irabazi dio Ferroli

ERREDAKZIOA - EIBAR
2005eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurreko astean Celtaren aurkako partidan bi gol sartu zituen, eta horiei esker (2-1) Eibar garaipenaren bidera itzuli zen, abenduan eta urtarrilean bolada txar bat igaro ondoren. Atzo beste gol bat sartu zuen, eta Eibarrek 0-1 irabazi zion Ferroli. Garbi dago. Kike Mateo Eibarreko erdilaria bolada onean dago, eta horri esker Eibar goiko postuetara begira dago berriz ere. Hala ere, ez dio igoera postuetara itzultzeko balioko, Elxek ere irabazi egin baitzuen atzo (3-2) Valladoliden aurka.

Galiziako bi talde jarraian hartu ditu mendean Eibarrek. Atzo, ederki kostata gainera. Golik gabe luze joan zen partida, baina 91. minutuan sartu zuen Kike Mateok garaipenaren gola, aurkaria porrota saihesteko denborarik gabe utziz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.