FUTBOLA. EIBAR. Seriotasunari eutsi nahi dio Lleidaren kontra, gehiegizko poza baztertuz

Jon Rejado.
2004ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Sailkapenaren burura heltzea ez da gauza erraza, ezta mantentzea ere jardunaldiz jardunaldi. Eibar, gutxienez, beste aste batez bertan mantenduko da bigarrenarekin duen puntu aldeari esker. Egoera gozoa bizi du talde armeroak, eta horrekin batera heldu daitezkeen arazoei aurre egiten saiatuko dira Mendilibarren jokalariak gaur Lleidaren kontra Ipuruako zelaian (17:00etan).

Alaves menpean hartu ondoren, lidertza sendotuz, orain arte erakutsitako mailari eta seriotasunari eutsi beharko diote zaleengan sortu duten ilusioa baztertuz. Hori erabakigarria gerta daiteke gaurko partidan, aurrean izango duen taldea ere oso bolada onean baitabil. Une honetan sailkapenaren zazpigarren postuan dago, igoera postuetatik bi puntura. Gainera, Bigarren Mailako bigarren golegile onena dute, Nakor, azkenaldian maila bikaina erakusten ari dena.

Mendilibarrek hainbat aldaketa egingo ditu hamaikakoan. Moisesek txartel gorria ikusi zuen Mendizorrotzan, eta ezin izango du gaurkoan jokatu. Gasteizen jokazteko prest ez zeuden beste hainbat jokalari gaurkoan zelairatzeko moduan daude, Cabrejo kasu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.