Atletico Madrilek ere Bigarren B Mailako aurkaria izango du, Lorca. Madrildarren arteko derbiaren ondoren beharrezkoa dute garaipena, eta, are gehiago, kanporaketa erabakita uzteko gogoa dutela adierazi du Raul Medina zuri-gorrien erdilariak.
Beste neurketan Elx eta Numantzia izango dira aurrez aurre. Soriarren egoera ez da oso ona, eta hasierako hamaikakoan izan ohi diren jokalariak eramango ditu. Elxek aukerak dituela uste du, eta Soriako partida txukun jokatzeko bidean utzi nahi ditu gauzak gaur, etxean.
Bestalde, bihar jokatuko da joaneko azken partida, Valladoliden eta Real Madrilen artean. Vanderlei Luxemburgo entrenatzaile berriak beste proba bat igaro beharko du, Realaren eta Atletico Madrilen kontrako partiden ondoren. Bi partida horietan talde zuriak freskotasuna lortu duela ikusi da, baina egoera berriari jarraipena eman behar dio.
-
Final-zortzirenak
joaneko partidak
Atzo
Gramanet - Lleida
Recreativo - Sevilla
GaurOrduaTB
Mirandes-Betis 20:00 O.I.
Osasuna-Getafe 20:00 O.I.
Elx-Numantzia 20:30 O.I.
Lorca-Atl. Madril 21:30 O.I.
Lanzarote-Athletic 22:00 ETB1
BiharOrduaTB
Valladolid-R. Madril 21:00 O.I.
Itzulerako partidak datorren astean, hilaren 19an, jokatuko dira.