FUTBOLA. ESPAINIAKO KOPA. L'Hospitalet izango da Athleticen aurkaria eta Zamora, berriz, Eibarrena

Erredakzioa
2005eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako Kopako final-hamaseirenetako kanporaketaren zozketa egin zen atzo Madrilen. Hartara, Athleticek L'Hospitaleten (Herrialde Katalanak) aurka jokatu beharko du eta Eibarrek, Zamoraren kontra. Bi taldeak etxetik kanpo arituko dira. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da, heldu azaroaren 9an. Hori bai, hiru egun geroago Munduko Txapelketarako azken kanporaketako joaneko partida jokatuko dituzte 10 selekzioak. Selekzio horietakoren batek, Kopako kanporaketa jokatu behar duten talderen bateko jokalariren bat deitzen baldin badu, Kopan ari diren taldeek kanporaketa datorren azaroaren 30era atzeratzeko aukera izango lukete.

Athleticen kontrarioak, L'Hospitaletek, Bigarren B Mailan jokatzen du, eta herenegun Gimnastic kanporatu zuen, partida ederra osatu eta gero (lehenago Kalagorri eta Pontevedra kanporatu zituen). Kataluniako taldearen zelaia belar artifizialekoa da. Horrek, beharbada, Athleticen jokoa kaltetu dezake. Dena dela, aurrera egiteko aukera asko ditu talde zuri-gorriak.Realaren borreroa, Bigarren B Mailan jokatzen duen Zamora izango da Eibarren arerioa. Eibarrek, baina, bere eskarmentua baliatu nahi du.Hurrengo kanporaketa datorren urteko urtarrila hasieran jokatuko da, bi partidetara. Horretan, jada, Lehen Mailako gainerako taldeak lehiatuko dira; tartean, Osasuna.

Espainiako Kopa



FINAL-HAMASEIRENAK

*



Baza-Celta

Lleida-Getafe

Alcoyano-At. Madril

L´Hospitalet-

Athletic



Xerez-Zaragoza

Burgos-Cadiz

Zamora-

Eibar



*Partida bakarrera jokatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.