FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. BIGARREN MAILA. Igoera postuetara hurbiltzen hasi behar du Alavesek Terrassaren aurka

Jon Rejado.
2004ko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sailkapenaren goiko aldera itzuli ahal izateko, Alavesek derrigorrezkoa du Terrassari gaurko partida irabaztea. Sasoi hasiera baino ez bada ere, oraindik igoera postuak hiru puntura ditu Gasteizko taldeak, eta iragan denboraldian ikusi zen bezala, ez da komeni hiru postuetatik kanpo mugitzea. Azken partida galdu ondoren, hiru puntuak behar ditu ezinbestean.

Alaveseko teknikariak azken jardunaldietako talde bera zelairatuko du garaipena ahal den azkarren bideratzeko. Aldaketa bakarra atzeko lerroaren ezker hegalean egingo du agian (Angel Carrerasen ordez). Terrassak ere azken jardunaldian irabazi zuen taldea zelairatuko du, ezustekorik ezean, eta, iaz egin zuen bezala, Mendizorrotzatik hiru puntuekin joaten saiatuko da. Lillok entrenatzen duen taldea sailkapenaren goiko aldean sar daiteke irabaziz gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.