FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. GAINEZKA

SAN MAMES BETE EGINGO DA BErriz ere, ORAINGOAN BARTZELONARI AURRE EGITEKO. AThleticek bere talde titularra aterako du, eta del horno hasieratik ariko da

haritz gallastegi
BILBO
2004ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Sekula baino gehiago egin beharko du orro lehoiak gaur Bartzelonaren aurka. Sasoia hasi besterik egin ez den arren, sarri askotan eman behar izan dute barruan daramaten guztia Athleticeko jokalari eta zaleek Real Madril, Trabzonspor, ParmaÉ. Baina gaur Europan sasoirik onenean dagoen eta jokorik ikusgarrienetakoa egiten ari den aurkaria izango du aurrez aurre talde zuri-gorriak: Bartzelona.

Azken urteotako miseriak alde batera utzi, eta garai bateko alaitasuna berreskuratu du Kataluniako taldeak. Ronaldinhoren eskutik joan den denboraldian hasi zen Bartzelonaren itxuraldaketa. Ligan egindako bigarren itzuli ikusgarriari esker, Txapeldunen Liga jokatzeko txartela eskuratu zuen. Aurten, iazkoa hobetu guran goi mailako fitxaketak egin ditu: Deco, Eto'o, Larsson eta Giuly jokoa sortu eta golak sartzeko, eta Edmilson aurreko denboraldian Edgar Davidsek egiten zuen lan zikina egiteko. Orain arte maila bikaina eman du Rijkaardek zuzentzen duen taldeak. Gol gehien sartu eta gutxien hartu dituena da. Hala ere, kolpe gogorrak ere hartu ditu. Batetik, lesionatuekin ditu arazoak Bartzelonak. Gabri, Edmilson eta Mottak lesio larriak dituzte. Azken biek postu berean jokatzen dute, ezaugarri oso antzekoak dituzte eta euren hutsa nabaritu egin dezake Joan Laporta presidentearen proiektu berriak. Mementoz Marquez mexikarra da euskarri gisa jokatzen ari dena eta ezin daiteke esan maila txarra ematen ari denik.

Bartzelona, aste honetan Espainiako Kopatik kanpo

Bigarren kolpea Espainiako Kopan hartu du. Ustekabean, Gramanetek Bigarren B Mailako taldea kalera bota du. Inor gutxik espero zuen Bartzelonak galtzea, baina Kopak horrelako gauzak ditu. Min hartuta dagoen jokalari kopurua San Mameseko partidarako bigarren taldeko bost jokalari deitu ditu entrenatzaileak eta Ligak eta Txapeldunen Ligak eskatuko duten ahalegina aintzat hartuta, Bartzelonaren onerako izan daiteke Kopa hasieratik alde batera uztea.

Kolpeak kolpe, sasoiko talderik onena izango du aurrean Athleticek. Talde zuri-gorria ahal duena egiten ari da hiru lehiaketetan eta beharbada Ligan ari da nabaritzen UEFA eta Kopako ahalegina. Jaitsierako postuetatik puntu bira besterik ez dago talde zuri-gorria. Etxetik kanpo ezer gutxi irabazten duenez San Mamesen egin behar du indartsu. Arrazoi batzuk edo beste batzuk tarteko, urrearen balioa duten hiru puntu izango dituzte jokoan talde biek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.