FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Gasteiztarrak igoera postuetan sartu dira, Cadizi 0-1 irabazi ostean

Erredakzioa
Donostia
2004ko urriaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alavesek azken jardunaldietako bolada gozoari eutsi zion atzo Cadizen jokaturiko partidan. Chuchi Cosek entrenatzean dituen jokalariak 0-1 nagusitu zitzaizkien etxeko taldeari, Rodolfo Bodipok 71. minutuan lorturiko golari esker. Atzoko garaipenarekin, eta jardunaldiko beste partidak jokatzeke badaude ere, gasteiztarrak sailkapen nagusiko hirugarren postura igo dira, eta aurten lehenbizikoz igoera postuetan daude.

Partida osoan gogor estutuz, etxeko taldeak gola aukera hoberenak izan bazituen ere, Cadizek ez zuen Bonanoren atea zulatzerik lortu. Alavesek, aldiz, lotsagabe bilatu zuen kontraerasoa. Eta bere estrategiak fruitu ezin hobeak eman zizkion, gola jokaldi azkar baten ondorioz iritsi baitzen. Andaluziarren abagune hoberena 90. minutuan iritsi zen, Mirosavlevicek kanpora bidali zuen urruneko jaurtiketan, hain zuzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.