FUTBOLA. OSASUNA. JUANTXO ELIA. OSASUNAKO ATEZAINA. «Inora begiratu beharrik ez da; atezain onak ditugu hemen»

2005eko otsailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
@:Gaur hasieratik ariko da berriz Elia, Sanzol min hartuta baitago. Azken egunetako zurrumurruak isilarazi nahi ditu atezain iruindarrak, atezainen inguruko eztabaidarekin nazkatuta baitago Osasunako atezain gaztea.

Real Madrilen aurkako lehia ordezkoen aulkian eserita ikusi zenuen, baina Sanzolen lesioak ateak zabaldu dizkizu berriz ere.@:Bai, nork esan behar zuen hain azkar itzuliko nintzela, ezta? Fisikoki, Sanzoli postua utzi behar izan nionean bezain ondo nago, eta animo aldetik ere orduan bezalaxe edo hobeto nago.

Aguirrek aste honetan esan duenez, fede itzela du bi atezainengan, baina atezainok nabaritu al duzue konfiantza faltarik? Postu horretan ez da normalean hainbeste aldaketa izaten.@:Entrenatzailearen babes hitzen zain ez naiz egoten ni, lana egiteko neure era daukat, eta ez ditut behar entrenatzailearen konfiantza hitzak. Prentsa irakurtzeko ohiturarik ere ez dut, eta ez dakit Aguirrek hori esan duen ala ez. Nik neuk irabazi behar izaten dut konfiantza.

Datorren denboraldirako atezainen izenak aipatzen ere hasi dira zenbait hedabide.@:Horrelako kontuei barre egiteko ohitura dut nik; badirudi Iruñean atezainak kritikatzeko ohitura dagoela. Taldea ondo dagoenean inor ez da atezainarekin gogoratzen, eta, galtzen hasiz gero, denek egurtzen dute atezaina. Gehiegizkoa dela uste dut. Inora begiratu beharrik ez da; atezain onak ditugu hemen. Gol asko jaso dugula egia da, baina geuk bost eginez gero partida orotan lau gol jasotzea onartuko nuke nik.

Irabazteko garaia ere baduzue.@:Bai, noski. Gero eta aukera gehiago dugu gainera, noiz edo noiz irabaztea egokituko baitzaigu; ez da normala hainbeste partida jarraian garaipenik lortu gabe egitea. Bigarren itzuli osoa partidarik irabazi gabe ez ote dugu egingo, alajaina!

Partida erraza ez da izango, ordea.@:Partida errazik ez da, baina futbolean ongi jokatzen ari garela uste dut, nahiz eta emaitza aldetik bolada txarrean izan. Real Madrilen aurka egundoko partida egin genuen, eta mingarria da galdu genuen bezala galtzea, baina kezkagarriagoa izango litzateke joko negargarria egiten aritzea. Getafe ere sendo dago etxean, baina lehen esan dut, irabazteko garaia da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.