FUTBOLA. Zaragozak ez du oraindik partidarik galdu

2005eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Zaragozak ondo hasi du Liga. Victor Muñozek zuzentzen duen taldeak sei partida jokatu ditu, eta oraindik ez du galdu. Partida bakarra irabazi du (3-1 Osasunaren aurka, laugarren jardunaldian), eta beste guztietan berdinketa izan da azken emaitza: Atletico Madril, Valentzia, Betis, Deportivo eta Bartzelonaren aurka. Zortzi gol sartu ditu eta sei jaso. Diego Milito aurrelari argentinarra da taldeko goleatzaile nagusia: hiru gol sartu ditu. Zaragozak sartu dituen beste zortzi golak beste hainbat jokalarik sartu dituzte: Ewerthonek, Canik, Sergio Garciak, Saviok eta Gabriel Militok (Diego Militoren anaia zaharrena).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.