ERREDAKZIOA - DONOSTIA
2005eko abenduaren 22a
00:00
Estu eta larri dabil Eibar, jaitsiera postuak gertu dituela. Gaur Lorcari Ipuruan irabazita, baina, egoera irauli ez, baina buelta ederra emango liokete jokalariek, behintzat, beren aldarteari. Hori bai, etxean irabaztea izugarri kostatzen zaio Eibarri. Iragan urriaren 23an lortu zuen azken garaipena bere zaleen aurrean. Geroztik, bi porrot eta berdinketa bat. Gainera, gaurko arerioa ez da hanka-motza. Unai Emery hondarribiarrak entrenatzen duen Lorca eroso antzean dabil.(11. da sailkapenean). Puztuta heldu da gainera Eibarrera, azken jardunaldian Valladolid mendean hartu ondoren.
Etxetik kanpo bai, baina etxean ez. Horrelaxe dabil Eibar aurtengo denboraldian. Zurrumurruek diotenez, Carlos Terrazas entrenatzailea kargutik ken dezakete, gaur galduz gero. Horrek pare bat aldaketa egingo ditu hamaikakoan.
EIBAR-LORCA
Eibar: Etxeberria; Fagoaga, Cesar, Manuel, Manel; Markel; Manolo, Solabarrieta, Azkoitia, Jaime; eta Iñigo.
Lorca: Orlando; Robles, Bea, Berruet, Vega; Moro, Alex, Jorge Sanchez, De Carlos, Perona; eta Sava.
Epailea: Alvarez Izquierdo (Katalunia).
Ordua: 19:45 (ETB 1).Lekua: Ipurua (5.200).