Gabilondo: «Pozik nago, baina ez nengoen larrituta»
ATHLETIC. Igor Gabilondok atzo aitortu zuen «pozik» dagoela, beste urtebeterako berritu baitu kontratua Athleticekin, 2012. urtera arte. «Berri ona da, noski. Baina, egia esan, ez nengoen larrituta gai horrekin. Klubak aspaldi esan zidan gustura zegoela nire lanarekin, eta gutxi gorabehera espero nuen klubak kontratua beste urtebetez luzatzea», gaineratu zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu