Batek baino gehiagok esaten du Serbia izan daitekeela Munduko Kopako ezustea, ondo ibil daitekeela, urrutira hel daitekeela, baina aurrenekoan ez du asmatu, Ghanarekin galdu egin duelako: 0-1. Gyanek egin du gola, 84. minutuan penaltitik. Kuzmanovicek egin du penaltia, baloia eskuarekin jota.
Ez du ondo jokatu, gainera, Radomir Anticen selekzioak. Ghana bera gehiago izan da ia beti, eta 61. minutuan gola sartzear izan da: Gyanek zutoinera errematatu du buruz. 54.ean ere aukera ederra eduki du Ayewk. Tartean, bi minutu lehenago Zigic serbiarrak aukera ona galdu du.
Serbiak azkeneko ordu laurdena hamar jokalarirekin jokatu du, bigarren txartel horia ikusi duelako Lukovicek. Hala ere, orduantxe sortu ditu aukerarik onenak. Penaltia ere egin du, ordea.
Aldapan gora jarri zaie sailkapena Anticen mutilei. Ostiralean Alemaniaren aurka jokatuko dute.
Serbia. Stojkovic, Ivanovic, Lukovic, Vidic, Kolarov, Krasic, Milijas (Kuzmanovic, 62m), Stankovic, Jovanovic (Subotic, 77m), Pantelic, Zigic (Lazovic, 70m).
Ghana. Kingson, Pantsil, Vorsah, Mensah, Sarpai, Tagoe, Annan, Prince Boateng (Addy, 90m), Ayew, Asamoah (Appiah, 73m), Gyan (Owusu-Abeyie, 90m).
Eslovenia bakarrik C Multzoko lidergoan
Garaipena lortu du Esloveniak gaur -Aljeriaren kontra-, eta garrantzitsua, atzo C Multzoan Alemaniak eta AEBek berdindu egin zutelako. Bera dago lidergoan, bakarrik. Partida amaitzeko hogei minutu falta zirela epaileak Ghezzal aljeriarra egotzi izana baliatu du Esloveniak zelaian aurrera egiteko, eta 79. minutuan sartu du gola, Korenek urrutitik jaurtiketa eginda; Chaouchi atezainak huts egin du.
Aljeria. Chaouchi, Bougherra, Belhadj, Yahia, Halliche, Lacen, Djebbour (Ghezzal, 59m), Matmour (Saifi, 81m), Ziani, Yebda, Kadir.
Eslovenia. Handanovic, Breko, Suler, César, Koren, Birsa (Pecnik,84m), Novakovic, Jokic, Dedic (Ljubijankic, 53m), Kirm, Radosavljevic (Komac, 87m).
D eta C multzoak
Gaizki hasi da Serbia
Ghanak ezustea eman du, 0-1 irabazita. Eslovenia ere garaile emaitza berarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu