Erraz galdu du gaur Bilbo Basketek Espainiako ACB Ligako 16. jardunaldian, Bartzelona liderrak 65-87 hartu duelako mendean, BECen (Barakaldo). 25-43 iritsi dira atsedenera.
Marko Banicek (Bilbo Basket) 23 puntu sartu ditu, Juan Carlos Navarrok (Bartzelona) 22. Ricky Rubiok (Bartzelona) zortzi asistentzia eman ditu eta bost baloi lapurtu (partidako datu guztiak hemen).
Azkenaurreko postuan segitzen du Bilbo Basketek (lau partida irabazi ditu, hamabi galdu).
Bihar derbia izango da Donostian: Lagun Aro-Caja Laboral (12:30, ETB1). Lagun Arok 7/8ko marka darama denboraldi honetan, Caja Laboralek 12/3koa.
saskibaloia