Saskibaloia

Galdu egin du Tauk

Bartzelonak bana berdindu du Euroligako final-laurdenetako kanporaketa, gaur 85-62 irabazita. Hurrena Gasteizen ariko dira, asteartean.

2009ko martxoaren 26a
23:35
Entzun
Tau Baskoniak ezin izan du gaur aurrerapauso handia eman Bartzelonan, Euroligako final-laurdenetako bigarren partida galdu egin duelako: 85-62. Lehengo asteartean 75-84 irabazi zuen Tauk. Beraz, bana doaz.

Hiru partida irabazten dituena sailkatuko da Berlingo Lauko Finalera. Hurrena asteartean ariko dira, Gasteizen.

Bartzelona 85 (23+23+14+25). Lakovic (17), Navarro (14), Basile (7), Ilyasova (16), Santiago (8) -bostekoa-, Vazquez (14), Grimau (7), Sada, Andersen (2), Barton.

Tau 62 (24+16+7+15). Prigioni (2), Rakocevic (18), Mickeal (7), McDonald (14), Splitter (5) -bostekoa-, Teletovic (8), Vidal (5), Ilievski (3), San Emeterio, Eslava.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.