Garaipen bat eta bi porrot euskal taldeentzat

2023ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA.Gorenean ari diren bost euskal taldeetatik hiru atzo aritu ziren. Espainiako Ohorezko Mailan Gernika 51-79 gailendu zitzaion Clarinosi, eta Araskik 57-76 galdu zuen Gironaren aurka. IDK-k Perfumerias Avenidaren pabiloian jokatuko du gaur (18:00). ACB ligan Bilbo Basketek galdu egin zuen Miribillan, Joventuten aurka: 51-70. Baskoniak, berriz, Pierria Henryren ordezkoaren berri eman zuen atzo. Gasteiztarrek Max Heidegger fitxatu dute bi urterako. AEBetan jaiotako antolatzaileak Israelgo nazionalitatea dauka , eta joko antolatzaile postuan jokatzen du. Turkiako ligatik dator, Merkezefendi taldetik, eta denboraldi bikaina egiten ari zen orain arte: batez beste 19,5 puntu eta 6,3 asistentzia. Gasteiztarrek Murtzian jokatuko dute gaur (17:00), ACB ligari dagokion partidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.