Altuna III.a-Martija 19-22 Peio Etxeberria-Zabaleta

Garaipen garrantzitsua lortu dute Peio Etxeberriak eta Zabaletak

Altunari eta Martijari irabazita (19-22), tartea zabaldu dute sailkapenean. Txapelketako orain arteko partidarik luzeena izan da.

Peio Etxeberria
Peio Etxeberria pilota astintzen, gaur, Ogeta pilotalekuan. RAUL BOGAJO / FOKU
2024ko urtarrilaren 14a
21:30
Entzun

Gaur gertatu dena baliteke erabakigarria izatea datozen jardunaldietan. Horren jakitun kantxaratu dira bi bikoteak Gasteizko Ogeta pilotalekura, eta, azkenean, lana gogotik eginda, Peio Etxeberriak eta Zabaletak eskuratu dute puntua (19-22). Bikotearen zazpigarrena da. Laurekin utzi dituzte Jokin Altuna eta Martija, eta sailkapenean tartea nabaria da orain. Txapelketako orain arteko neurketarik luzeena izan da: 86 minutu iraun ditu.

Lehia parekatua izan da, eta berdinketa ugari erakutsi ditu markagailuak. Etxeberria nabarmendu da, aurreko koadroetan erakutsi duen ausardiagatik; hori azpimarratu du Zabaletak berak. Hamar tanto egin ditu; Altunak, berriz, lau. Xehetasunetan erabaki da norgehiagoka, eta urdinek gehiago asmatu dute azken tantoetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.