Atletismoa
Gatlinen marka 9,77koa izan zen, ez zuen errekorrik apurtu
Nazioarteko Atletismo Federazioak jakinarazi duenez, Justin Gatlin estatubatuarrak joan den ostiralean Dohako Sari Nagusian egindako marka 9,77koa izan zen. Ez zuen, beraz, 100 metroetako munduko marka berria ezarri. Asafa Powell jamaikarrarena berdindu egin zuen.
Tissot etxeren ardura zen egun hartako probetan denborak hartzea, eta hura izan da Nazioarteko Federazioari akatsaren berri eman diona. 9,76ko marka eman ziotela hasiera batean, baina 9,77koa izan zela berez. Hori da kronometratzaileen txostenak dioena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu