italia

Gattusoren agurra

Italiako erdilariak selekzioa utziko du Munduko Koparen ostean, bere postuan aritzeko "erregai gehiago behar delako".

2010eko ekainaren 12a
08:57
Entzun
Gennaro Gattusok gaur jakinarazi du Italiako selezkioa utziko duela Munduko Koparen ondoren. "Zelai erdian jokatzen dut eta, hor aritzeko, nik baino erregai gehiago behar da". 33 urte beteko ditu urtarrilean Milaneko jokalariak (1999tik dago Milanen), eta hirugarren mundiala du; 2006an txapeldun izan zen Italiarekin, eta txapelketako hamaikako onenean sartu zuten.

Munduko Kopan berriz ere izateko helburua duela esan du Gattusok, baina Italiako hautatzaile bezala.

Astelehenean jokatuko du Italiak lehen partida, Paraguairen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.