Gaur amaituko da Lauko Euskadiko Txapelketa
SOKATIRA. Txapela egongo da jokoan gaur Ibarran (Gipuzkoa), Lauko Euskadiko Sokatira Txapelketan, 320 kiloko mailan. 17:00etan hasiko da saioa, eta sei talde ariko dira lehian: Abadiño A eta B, Berriozar, Ibarra A, Sokarri C eta Barrundia. Ligaxkako bi jardunaldiak jokatuta, Sokarri A, Sokarri B eta Ibarra B geratu ziren kanpoan. Iaz Abadiño A izan zen txapeldun, eta bigarren Abadiño B geratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu