TxiRRINDULARITZA

Gaur atseden eguna Tourrean

Egoi Martinez doa mendiko lider.

2009ko uztailaren 13a
10:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Bederatzi egun eta gero, gaur atsedena dute Frantziako Tourrean. Azkeneko hiru egunetan, gainera, mendia izan dute eta txirrindulaiei ondo etorriko zaie atseden hartzea.

Atzo Aspin lehen mailako mendatea eta Tourmalet maila berezikoa izan zituzten, etaparen erdialdera, baina sailkapen nagusira begira ez zen ezer gertatu. Pierrick Fedrigok irabazi zuen; Franco Pellizottirekin ihes eginda iritsi zen eta esprintean nagusitu zitzaion. Egoi Martinezek (Euskaltel-Euskadi) mendiko maillota lortu zuen.

Rinaldo Nocentinik segitzen du lider, Alberto Contador dago bigarren -sei segundora-, Lance Armstrong hirugarren -zortzira-. Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi) da lehen euskal txirrindularia: 17. dago, 3.02ra.

Bihar korrituko dute Tourreko hamargarren etapa: Limoges-Issoudun (194,5 kilometro). Etaparen hasiera aldera laugarren mailako hiru mendate izango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.